Beñat Katarain bigarrena Irimora Igoeran

Guaixe 2016ko ekainaren 27a

Iamail Razga irabazletik 11 segundora sartu zen lakuntzarra

Ostiralean 36. Irimora Igoera jokatu zen Urretxun (4 km). 23 korrikalari sailkatu ziren eta Ismail Razga izan zen azkarrena (15:22). Beñat Katarain lakuntzarra bigarrena izan zen, 11 segundora (15:33).

Salgado San Martzialen
Larunbatean San Martzialeko Igoeran aritu ziren 110 korrikalari, Irunen (3,6 km). Jose Antonio Gomez de Arribak irabazi zuen proba (13:50). Jose Antonio Salgado altsasuarra 69.a sailkatu zen (18:47).