Ailetz Lasa garaile Agurainen

Guaixe 2016ko eka. 28a, 09:45

Quesos Albeniz taldekoak Gaztetxoak Torneorako baliagarria den lasterketa irabazi zuen

Kadeteek lasterketa izan zuten igandean Agurainen, 16. San Juan Saria, Gaztetxoak Torneorako baliagarria. Burundako Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa izan zen txapelduna (1:21:35), Zarauztarra taldeko Haritz Erasunekin sprint estua izan eta gero. Bere taldekide Mateo Gonzalez hirugarrena sailkatu zen, segundo batera, Unai Villalobos 40.a eta Marcos Pison 41.a, biak 31 segundora eta Josu Jaka 81.a, 5:08ra. Taldekako sailkapena irabazi zuen Quesos Albenizek.