Eneko Iturbe bigarrena Aritzalekuko Triatloian

Guaixe 2016ko eka. 28a, 13:54

Sakana Triatloi Taldeko kideak.

Distantzia olinpikoko open mailan bigarrena sailkatu zen Sakana Triatloi Taldeko kidea

Ekainaren 18an jokatu zen Aritzaleku Triatloi ezaguna, bi distantziatan. Distantzia olinpikoan –1,5 km igerian, 41 km bizikletan eta 10 km korrikan– open mailan Tim Joanes Roig izan zen txapelduna (2:16:06). Sakana Triatloi Taldeko Eneko Iturbe bigarrena sailkatu zen, 2 minutu pasatxora (2:18:50). Sakanako Alejandro Zabala 18.a sailkatu zen (2:28:49). Aipatzekoa da erreleboetan Sakana taldeak ezin izan zuela proba bukatu.

Sprint distantzian –750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan– Pello Gutierrez izan zen txapelduna (1:07:22). Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega 46.a sailkatu zen (1:28:26), Jose Manuel Borrega 47.a (1:28:27) eta Sergio Garcia 48.a (1:28:30).

Txikienak Huarten
Sakana Triatloi Taldeko kategoria txikiko triatletak 20. Uharteko Herri Triatloian lehiatu ziren. Gizonezkoen benjamin mailan Ekain Imaz bigarrena sailkatu zen eta Alain Razkin bigarrena eta kimuen mailan, emakumezkoetan, Nahia Imaz bigarrena sailkatu zen. Gizonezkoen kimuen mailan Hegoi Lakuntza laugarrena sailkatu zen eta Xabier Borrega zazpigarrena.