Erbiti eta Arrieta Tourrera

Nairo Quintana eta Alejandro Valverderendako egingo du lan Hiriberrikoak, uharte arakildarraren zuzendaritzapean

Larunbatean hasi eta uztailaren 24an despedituko da Frantziako Tourra. Hiriberriko Imanol Erbiti Movistar taldearekin arituko da Tourrean, Nairo Quintana eta Alejandro Valverde taldeburuak laguntzen. Nelson Oliveira, Winner Anacona, Gorka Izagirre, Dani Moreno, Jesus Herrada eta Ion Izagirre izango dira Movistarren gainontzeko taldekideak.

32 urteko txirrindulari arakildarrarendako bere zazpigarren Tourra izango da aurtengoa. 2010 urtetik Erbiti urtero aritu da Tourrean eta Movistarren konfiantzazko talde gizonetako bat da. Movistarrek bihar hartuko du Frantziako bidea. Jose Luis Arrieta uhartearra eta Chente Garcia Acosta izango dira Movistarren zuzendariak.