Txupinazoetan ikurrina jartzean “lege iruzurra” egin zen

Guaixe 2016ko eka. 30a, 15:20

Lakuntzako eta Etxarri Aranazko Udalek joan den urteko festen hasierako txupinazoan ikurrina jarri zuten. Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, “lege iruzurra” eta “agintea desbideratzea” egin zuten. Epaileen iritziz Euskal Autonomia Erkidegoko agindatariak propio gonbidatu zituzten ikurrina jarri ahal izateko. Epaiari ezin zaio helegiterik jarri.