Etzegarateko bidesaria, gertuago

Guaixe 2016ko eka. 30a, 17:04

Beranduenez urte berriarekin martxan jarri nahi du Gipuzkoa Foru Aldundiak kamioi astunendako bidesaria. Europako 2011/76 zuzentarauaren arabera kontinentea zeharkatzen duen ardatzean dago N-1 errepidea eta haren mantentzea bidesarien bidez lortutakoarekin egin behar da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide horretako “zirkulazio pilaketa” arindu nahi du.

Egunero N-1 errepidea 12.000 kamioik baino gehiagok erabiltze dute. Aurki arku bidezko hiru bidesarirekin topo eginen dute Gipuzkoan: Etzegaraten, Andoainen eta Irunen. Ibilgailuek ez dute gelditu beharko eta arku baten azpitik pasatzen den aldiro identifikatu eta ordainketa egiteko sistema bati lotuko da. Etzegarate eta Irun bidea egiten duten garraiolariek gehienez 10 euro ordaindu beharko dituzte. Etzegarate-Idiazabal eta Andoain-Irun artekoak egiten dituztenek 3,5 euro eta Andoaindik pasatzen direnek euro bat ordaindu beharko dute.