Ruben Mendieta zazpigarrena Entzierroaren lasterketan

Guaixe 2016ko uzt. 4a, 13:01

Maila herrikoian Asier Estarriaga seigarrena sailkatu zen

Igandean jokatu zen La Jarana peñak antolatutako Entzierroaren lasterketa. Santo Domingotik hasita zezen plazaraino dauden 799 metroei aurre egin behar izan zioten korrikalariek. Federatuen mailan Ayurton Azkue (2:07) eta Helena Loyo (2:28) izan ziren txapeldunak. Ruben Mendieta 7.a sailkatu zen (2:13) eta Fermin Azkargorta 13.a (2:19). Eta maila herrikoian Daniel Martinez (2:18) eta Andrea Marturet (2:51) gailendu ziren. Asier Estarriaga seigarrena sailkatu zen (2:34).

Bestalde, Pasai Antxon jokatutako San Fermin jaietako krosa Aitor Salvadorrek irabazi zuen (23:19). Juantxo Azurmendi 38.a sailkatu zen (28:27).

Zumaia Flysch Traila
Igandean 8. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa jokatu zen Zumaian. Korrikalariek bi ibilbide zituzten, 42, 2 km-koa eta 21 km-koa. 21 km-ko proba Mikel Dieguez ondarrutarrak irabazi zuen (1:38:28). Juan Pedro Ariz bakaikuarra 146.a sailkatu zen (2:20:33).