Haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko data

Guaixe 2016ko uzt. 4a, 18:22

Hilaren 17an izanen da, 12:30ean santutegian eginen den mezan.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak 13. aldiz haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko ekitaldia antolatu du. Txikienen eta santutegiaren arteko lotura estutu nahi da ekitaldi horren bidez. Kofradiatik gaztigatu dutenez, aldez aurretik izena ematen duten haur guztiek 17ko aurkezpen ekitaldiaren ondoren haien izen-abizenak dituen pergaminoa jasoko dute. Hark Mikel goiaingeruaren lagun izendatzen ditu eta bizi guztirako bere babesa eskatzen du. Ekitaldira zuzenean joaten direnak ondorengo asteetan jaso beharko dute agiria, doan. Kofradiatik haur eta gurasoak “hain gurea den Aralarko Santutegiko” aurkezpen ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.

Guraso askok santutegiarekiko lotura handia dute eta hura seme-alabei transmititzeko eta mantentzeko modua da haurren aurkezpena. Segida horri bultzada ematea da kofradiaren asmoa. Izan ere, lehen ez bezala, elizaren egungo araudiak euren parrokietan bataiatu behar direla dio.