Ailetz Lasa txapeldun Amarozen

Guaixe 2016ko uzt. 5a, 08:50

Iosu Etxeberria bigarrena sailkatu zen

Larunbatean kadeteen mailako Amarozko XIX. Saria-Patxi Rodriguez Memoriala jokatu zen Amarozen, Tolosan (57 km). Euripean, Burundako Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasak garaipen ederra lortu zuen, Aralarko Intersport Iraba taldeko Josu Etxeberriarekin esprint estua izan eta gero (1:25:16). Bigarrena sailkatu zen Etxeberria. Marcos Pison (Q.Albeniz) 13.a sailkatu zen, Imanol Galarza (Irabia) 27.a, Unai Villalobos (Q.Albeniz) 29.a, Beñat Etxezarreta (Irabia) 34.a eta Iosu Jaka (Q.Albeniz) 53.a. Taldeka, Quesos Albeniz laugarrena izan zen eta Insterport Irabia seigarrena.

Gizonezko juniorrak Oteizan
Larunbatean XX. Javier Lukin Trofeoa jokatu zen Oteizan (78 km). Tek Sabadell Pramac taldeko Pol Hervas izan zen azkarrena (2:05:22). Burundako Quesos Albeniz taldeko Alex Unzilla 44.a sailkatu zen eta bere taldekide Xabier Maiza 81.a.
Bestalde, igandean Euskadiko Erlojuaren Kontrako Txapelketa jokatu zen Araban. Quesos Albenizeko Asier Etxeberria 12.a sailkatu zen eta Hodei Zia 21.a.

Kategoria txikikoak Urdiainen
Larunbatean, festetan murgilduta zegoen Urdiainek kategoria txikikoen lasterketak hartu zituen. Guztira 160 txirrindulari inguru lehiatu ziren. Lehendabizi ginkana proba jokatu zen eta ondoren herrigunean prestatutako zirkuitu ederrari bueltak emanez jokatu ziren kategoria ezberdinetako lasaterketak. Burunda eta Aralar klubetako neska-mutikoak primeran aritu ziren.