34 neska mutiko trebatu dira Osasunako futbol campusean

Guaixe 2016ko uzt. 6a, 08:53

Etxarri Aranatzen gauzatu zen Osasunako hastapen campusa, aurreko astean

Osasuna Fundazioak bere udako futbol campusak Iruñetik atera ditu aurten eta horietako bat Sakanan gauzatu da. Izan ere, aurreko astean 4 eta 8 urte bitarteko 34 neska-mutiko Osasuna Fundazioak antolatutako hastapen futbol campusean trebatu ziren. 30 mutil eta 4 neska izan ziren futbolean murgildu zirenak.

Etxarri Aranazko San Donato zelaian futbola lantzeaz gain, igerilekuetara joateko tartea ere izan zuten gaztetxoek. Esperientziarekin kontentu geratu dira.

Mank-eko campusa 18tik aurrera
Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen futbol campusa garilaren 18an hasiko da. Garilaren 18tik 22ra arte lehenengo txanda gauzatuko da eta garilaren 25etik 29ra bigarrena. Peio Goikoetxea eta Iokin Lobo izango dira monitoreak.