Sakandarrak Espainiako Txapelketetara

Guaixe 2016ko uzt. 8a, 10:15

Joana Irastorza eta Leire Maiza.

Haurren eta Kadeteen mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketetan parte hartuko dute, Meridan

Asteburu honetan Haurren eta Kadeteen Mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira, Meridan (Badajoz). Bertan aritzeko Aralarko Intersport Irabiako eta Burundako Quesos Albeniz eta Qualery-Katealde-La tasca de Don Jose taldeetako hainbat txirrindulari hautatu ditu Nafarroako selekzioak.  

Irabiatik Josu Etxeberria iturmendiarra ariko da kadeteetan. Eta Burunda klubetik haurren mailan Iker Mintegi altsasuarra lehiatuko da eta kadeteen mailan Ailetz Lasa. Horretaz gain, Burundako Marcos Pison Errioxako selekzioarekin lehiatuko da eta Mateo Gonzalez Gaztela Leongoarekin. Bukatzeko, emakumezkoetan, kadete mailan Gipuzkoa Rural Kutxako Bakarne Gonzalez eta CAF Engineering taldeko Joana Irastorza lehiatuko dira Espainiako txapelketan. Eta haurren mailan Maria Beraza.

Haur mailan larunbat goizean ginkanak eta arratsaldean lasterketak jokatuko dira eta kadete mailan ostiral arratsaldean talde eta bakarkako erlojupekoak eta igande goizean lasterketa.