Zulo digitala ekiditeko neurria

Guaixe 2016ko uzt. 10a, 13:09

Nasertik enpresa publikoa Nafarroako Generazio Berriko Banda Zabaleren Plana egiten ari da. Haren helburua hiritarrak, Nafarroako Gobernuaren zentroak eta industrialdeak gutxienez segundoko 30 Mko sareaz elkar-lotzea da. Izan ere, Europar Batasunaren 2020 Agendaren arabera, 2020. urtean Europako populazio guztiak Interneterako segundoko 30Mko sarbidea eduki beharko luke eskura, eta %50ak segundoko 100Mkoa.

Hori guztia kontuan hartuta, Cederna-Garalurrek Nasertic-ekin batera, banda zabalaren inguruko plana udal eta enpresei azaltzeko saioak antolatu ditu Leitzan eta Irunberrin. Saio horietan planaren  xedeen, eragileen zerrendaren eta inbertsio ereduen berri eman dira. Horretaz aparte, bi jardunaldietan sare berriak zabaltzeko proposamenak, inbertsio ereduak, finantza bideak eta tokiko erakundeekin elkarlanean aritzeko esparru posibleak aztertu eta azaldu dira. Ekarpenak egiteko garaia zabalik dago. Plan berriaren zirriborroa agorrilaren akaberarako egina egotea espero da.

Helburua lortzeko beharrezkoa da Nafarroako Gobernuaren, tokiko erakundeen, Cederna Garalurren eta telekomunikazio operadoreen arteko elkarlana. Nafarroako Mendialdean zulo digitala ekiditea da asmoa, populazioaren %92a 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi baita.