UEUko ikasleendako diru-laguntza deialdia

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 18:26

UEUko ikastaro bat. Argazkia: www.unibertsitatea.net

Aurten Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) ikastaroak egin dituzten sakandarrek diru-laguntza jasotzeko aukera dute. Saskanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, UEUko ikastaroetako matrikula gastuak lagunduko ditu diruz. Horretarako, 500 euroko diru-poltsa bideratu du (kopurua handitu daiteke). Deialdian zehaztu denez, onuradunek ezin izanen duten 200 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso.

Eskaera egin nahi dutenek abenduaren 2ra arteko epea dute horretarako. Eskabidea bete eta horrekin batera, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, UEUren asistentzia agiria (%80koa gutxienez), matrikularen ordainagiria eta ikasle langabetuen kasuan kilometrajearen agiria edo garraio-txartelak aurkeztu beharko dira. Bestetik, ikastaro beragatik beste administrazioren batean diru-laguntza eskatu ote den aitorpena adierazi beharko da. Guztia Mank-ek Lakuntzan duen egoitzan aurkeztu beharko da.