Gaur sakandarrak aizkoran, trontzan eta proba konbinatuetan

Guaixe 2016ko uzt. 11a, 10:57

Sakanako aizkolariak, Floren Nazabal inguratzen. Tartean daude gaur sanferminetan lanean ariko direnak.

12:00etatik aurrera, Iruñeko Foru Plazan

Sanferminetan eguerdiro herri kirol ekitaldiak antolatzen dira. Gaur aizkoraren, trontzaren eta proba konbinatuen txanda izango da. Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketarekin abiatuko da Foru Plazako herri kirol jaialdia. Guztira 13 aizkolari ariko dira lanean, tartean 4 sakandar. Bi kanaerdiko erdibitu beharko dituzte, eta onenek egingo dute aurrera.

Agirre, Flores, Jaka eta Gorriti lanean
Ondoko aizkolariak ariko dira lanean: Patxi Mindegia (Zubieta), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Koldo Garcia (Uharte), Moises Gogorza (Ezkurra), Iosu Agirre (Arbizu), Joan Flores (Arbizu), Iosu Jaka (Etxarri Aranatz), Eneko Pagola (Anoz), Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien), Iker Gorriti (Uharte Arakil), Marc Duch (Irurita) eta Xuban Kañamares (Arostegi).

Andra Marikoak eta Iñigo Aritzakoak trontzan
Ondoren Nafarroako Kadeteen Mailako Trontza Txapelketaren txanda helduko da. 7 bikote lehiatuko dira bertan, tartean 4 biko sakandar. Etzanda jarritako metroko enborrari 10 epai egin beharko dizkiete. Ondoko bikoak lehiatuko dira. Unai Aleman eta Xabier Mitxelena (Basaburua-Baztan), Antton Irigoien eta Iker Aleman (Basaburua-Baztan), Pablo Dorregarai eta Imanol Etulain (Basaburua-Baztan),  Mattin Petriati eta Ander Lakuntza (Andra Mari), Irati Igoa eta Axular Jaka (Andra Mari), Jon Aranburu eta Unai Irigoien (Iñigo Aritza) eta  Josu Elizalde eta Joanes Rekalde (Iñigo Aritza).

Ondoren herri kirol proba konbinatuen erakustaldia egingo dute Andra Mari ikastolak, Araxesek, Basaburuak eta Artzanegik.