Noureddinek Ehunmilak 40 ordutan osatu zituen

Guaixe 2016ko uzt. 11a, 14:37

Javi Domingezek irabazitako proban (23:22:37) 105.a sailkatu zen lakuntzarra (40:19:19)

Sakandarrak Ehunmiletan (168 km)
Gizonak
1.Javi Dominguez (Gasteiz): 23:22:37
105.Noureddine Jdi Baba (Lakuntza): 40:19:19

Emakumeak
1.Silvia Trigueros: 29:45:08

Sakandarrak G2 Haundietan
Gizonak
1.Daniel Agirre (Sant Celoni): 10:09:47
41.Jose Julian Lopez (Alts): 13:5855
73.Alberto Anton (Alts): 14:53:36
103.Aitor Salinas (Etx): 15:58:35
266.Felix San Roman (Alts): 19:34:12
282.Fco. Javier Rodriguez (Alts): 20:00:00

Emakumeak
1.Leire Martinez (Santurtzi): 12:53:23
14.Arantzazu Larrañaga (Uhar): 18:42:42


Beasainek Ehunmilak Ultra Traila hartu du asteburuan. Ultra Trail ikaragarri honen zenbakiak izutzeko moduzkoak dira: 168 km eta 11.000 metroko desnibel positiboa. Beasaindik aterata, Izazpi, Irimo, Hirukurutzeta, Erlo, Ernio, Txindoki eta Ganbo gainditu ondoren, Lizarrustitik Etxegaratera pasa eta Aizkorri eta Andraitz igo eta jaitsi ondoren, Lierni igo eta Beasainen bukatzea da erronka. Ostiralean 18:00etan hartu zuten irteera 355 korrikalarik eta horietatik soilik 178 korrikalarik lortu zuten proba osatzea.

Azkarrena Javi Domingez korrikalari gasteiztarra izan zen (23:22:37). Ordu pasa atera zion Adur Mendizabal zaldibiarrari (24:28:41), 40 minutu galduta pasa zituen arren. Ikusgarria gasteiztarrarena. Noureddine Jdi Baba lakuntzarrak proba osatzea lortu zuen, meritu handiz. 40 ordu pasa behar izan zituen (40:19:19). Hanketan hiru baba zituela iritsi zen helmugara eta egindako ahalegina aurpegian ere nabari zitzaion. 20 minutu inguru lo egin zituela onartu zuen, baina bukatzeagatik kontentu zegoen lakuntzarra. Bere bigarren Ehunmilak zen, eta bero ikaragarriari aurre eginda, despeditzea lortu zuen.

Sakandarrak Gipuzkoako Bi Haundietan
Ehunmilak Ultra Trailarekin batera Gipuzkoako 2 Haundiak (88 km) eta Marimurumendi Maratoia (42 km) antolatzen dira. G2 Haundiak proba 388 korrikalarik osatu zuten eta Daniel Agirre kataluniarra (10:09:47) eta Leire Martinez santurtziarra (12:53:23) izan ziren txapeldunak. Aritu ziren sakandarren artean Jose Julian Lopez altsasuarra (13:58:55) eta Arantza Larrañaga uhartearra (18:42:42) izan ziren azkarrenak.