Iker Gorriti Nafarroako III. Mailako finalera

Guaixe 2016ko uzt. 12a, 14:21

Finala Ezkurran jokatuko da, abuztuaren 14an, 12:00etan

Sanferminetako asteleheneko kirol jaialdian Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatu zen. 13 aizkolari lehiatu ziren eta jokoan finalerako 5 txartela zeuden. Bi kanaerdiko erdibitzeko lanetan Patxi Mindegia (Zubieta) izan zen azkarrena (5:16), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien, 5:19) eta Jon Telletxea (Beintza Labaien, 5:32) aizkolarien aurretik. Iker Gorriti (Uharte Arakil) laugarrena sailkatu zen (5:53) eta Jacinto Etxekonanea (Beintza Labien) bosgarrena (6:07). Aipatu bost aizkolariek jokatuko dute abuztuaren 14an, 12:00etan Ezkurran jokatuko den Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala.

Joan Flores arbizuarra zazpigarrena sailkatu zen (6:53), Iosu Agirre arbizuarra bederatzigarrena (8:53) eta Iosu Jaka etxarriarra hamahirugarrena (19:32). Hortaz, finaletik kanpo geratu ziren.

Nafarroako Trontza txapelketan sakandarrak txapelik gabe
Aizkora txapelketaren ondoren Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketa egon zen jokoan. Sei bikote lehiatu ziren etzanda jarritako metroko enborrari 10 epai egiteko lanetan. Basaburuako Antton Irigoien eta Iker Aleman izan ziren txapeldunak (4:54).Iñigo Aritza eta Andra Mariko Jon Aranburu eta Ander Lakuntza bosgarrenak sailkatu ziren (8:11) eta Andra Mariko Irati Igoa eta Axular Jaka seigarrenak (10:00).