Pentsio duinen alde azoketan sinadurak biltzen

Guaixe 2016ko uzt. 14a, 16:12

Nafarroako Pentsionistak Martxan taldeak gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatuko du Herri Ekimen Legegilearen bidez; horretarako, azoketan sinadurak biltzen ari da.

Altsasuko azokan jaso dituzte, baina Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz edo Olatzagutiko azoketan izanen dira hurrengo asteetan Nafarroako Pentsionistak Martxan taldeko kideak. Pentsio duinen aldeko Herri Ekimen Legegilea sustatu dute eta horretarako beharrezkoak dituzten sinaduren bilketari ekin diote.

Makina bat nafarren babesarekin Nafarroako Parlamentuan lege proposamena aurkeztuko du Pentsionistak Martxanek. Gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izatea bermatzen duen lege propio bat eskatuko du. Izan ere, Nafarroan dauden 130.033 pentsidunek bataz beste 1.020 euroko pentsioa jasotzen badute ere, haietatik 61.153k 600 eurora iristen ez diren pentsioak jasotzen dituzte. Azken horiek, gehienbat, emakumezko eta funtzio askotariko pentsiodunak dira. “Europak gomendatzen dituen pentsioetatik oso urrun”. Taldetik adierazi dutenez, kontsumo prezioen indizea kontutan izanik, 2011 eta 2019 bitartean pentsio publikoen eroste ahalmenaren galeraren “aurreikuspen errealistenak” %28ra arteko jaitsiera aurreikusten dute.

Datuak*      
Pentsioak € Pentsiodunen % Hego Euskal Herria Nafarroa
150-350 6,4 402400 8279
601-650 41 271923 53294
651-1.000 21,5 141901 27811
1.001-1.550 16,1 106246 20826
1.501-2000 8,8 58080 11383
2.001 edo + 6 39600 7761
       
*2015eko iraileko datuak