Urte erdian 155 langabe gutxiago

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 08:23

Garagarzaroaren akaberan 1.029 sakandar zeuden lana bilatzeko izena emanda.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) datuen arabera aurtengo lehen seihilabetekoan %12,38 jaitsi da langabezia ibarrean eta 155 sakandar gutxiago daude lan bila. 2009ko maiatzeko datuen antzekoa da, orduan 1.054 baitziren langabetuak ibarrean. Enplegua lortu dutenetatik 121 (%78,06) gizonezkoak dira eta gainontzeko 34ak (%21,94) emakumezkoak. Adinari erreparatuz gero, 155 kontratatu horietatik 75 (%48,39) 45 urte edo gehiago dituzte; 70ek (%45,16) 25 eta 44 urte artean eta soilik 10 dira 25 urte baino gazteagoak.

Sektoreka, lehen urte erdian kontratazio gehien egin dituena zerbitzuena izan da, 88 (%56,77). Industrian lan egiteko sei hilabete horietan 62 kontratu sinatu dira (%40) eta eraikuntzarako 17 izan dira (%10,97). Aurretik kontraturik ez zutenen taldean urte hasieran baino 11 langabetu gehiago daude, lehen sektorean, berriz, bakarra.

Aipatzekoa da urte erdian Sakanan sinatu diren hamar kontratuetatik seik altsasuarren sinadura dutela, %12,26 arbizuarrenak, %6,45 etxarriarrenak, %5,16 arakildarrenak, %4,52 olaztiarrenak, %3,87 uhartearrenak, %3,23 urdindarrenak, %1,94 arbazuarrenak eta ergoendarrenak, %1,29 lakuntzarrenak eta ziordiarrenak. Urte erdian langabeziak gora egin du Bakaikun (1 gehiago) eta Iturmendin (2 gehiago). Irurtzunek eta Irañetak langabe kopuru bera zuten ilbeltza hasieran eta garagarzaro akaberan.

Garagarzaroa
Zehaztu beharra dago langabeziaren jaitsieraren koxka handiena aurreko hilabetean, garagarzaroan, jaitsi zela: 102 langabe gutxiago hilabete bakarrean. Udari begira egindako kontratazioak izan daitezke haietako hainbat. Maiatzetik garagarzarora 135 kontratu gehiago egin ziren. NEZen izena emanda dauden 1.097 sakandar horietatik 667 (%60,8) emakumezkoak dira eta gainontzeko 430ak (%39,2) gizonezkoak. Sakanako 1.097 langabeak Nafarroako langabeziaren %2,77 dira (populazioan %3,17 gara).

Adinari dagokionez, aurreko hilaren akaberan langabe sakandar gehienak, 557k (%50,77), 45urte edo gehiago zituzten. 25 eta 44 urte arteko langabeak 434 ziren (%39,56). Kopuru aldetik azken adin taldea 25 urtez azpikoena zen, 106 (%9,66). Sektoreei erreparatuz gero, langabetuen %60,35ek (662) zerbitzuen sektorean lan egin nahi luke; industrian %22,88k (251); %5,83k (64) eraikuntzan eta %2,64k (29) lehen sektorean. Aurretik enplegurik izan ez duten langabeen %8,3 (91) ziren aurreko hilabete akaberan.

Kontratazioak
Lehen sei hilabetekoan sakandarrek 3.845 kontratu sinatu dituzte. Haietatik 2.016ek (%52,43) gizonezkoen sinadura dute eta gainontzeko 1.829 (%47,57) emakumezkoenak dira. Kontratazioan generoen arteko parekotasuna badago ere, langabetuen zerrendan hamarretik sei emakumezkoak dira. Beraz, emakumezkoek behin-behineko kontratu gehiago sinatzen dituzte.

Kontratu motari dagokionez, gehien-gehienak, 3.592 (%93,42), aldi baterako kontratuak izan dira. Lehen urte erdian mugagabeko kontratu bihurtu direnak 135 (%3,51) izan dira. Azkenik, lan harremanaren hasieratik mugagabeko kontratatuak 118 (%3,07) izan dira.

Zerbitzuen sektorean sinatu dira kontratuen %50,2 (1.930). Industriarako kontratuak %45,33 izan dira lehen sei hilekoan. Eraikuntza sektoreak kontratazioaren %3,69 (142) hartu du. Azkenik, lehen sektorea dago, kontratuen %0,78rekin (30). Hilabetero hilabetero zerbitzuen sektorea izan da kontratazio gehien egin duena. Beti kontratuen erdia gutxi gorabehera zerbitzuetako enpresetan sinatu dira, martxoan izan ezik, industriak kontratuen %55,17 bereganatu zituenean. Sakanan sinatutako 3.845 kontratuak Nafarroan aldi berean sinatutako 170.837 kontratuen %2,25 izan dira.

Udalerriak Guztira Guztira Sakanako Aldea urte
      langabeziaren % hasierarekin
  2016-01-01 2016-06-30    
Altsasu 619 526 47,95 93
Arakil 40 32 2,92 8
Arbizu 54 35 3,19 19
Arruazu 5 2 0,18 3
Bakaiku 13 14 1,28 -1
Ergoiena 11 8 0,73 3
Etxarri Aranatz 123 113 10,3 10
Irañeta 7 7 0,64 0
Irurtzun 149 149 13,58 0
Iturmendi 19 21 1,91 -2
Lakuntza 48 46 4,19 2
Olatzagutia 96 89 8,11 7
Uharte Arakil 37 31 2,83 6
Urdiain 22 17 1,55 5
Ziordia 9 7 0,64 2
Sakana 1252 1097 100 155
Nafarroa 43143 39658   3485