Irurtzungo Kultura Kontseiluak eta Udalak, beste urte batez, Udako Zinema zikloa prestatu dute. Hurrengo bost asteetarako Irurtzungo Foru plaza zinema areto bihurtuko duten emanaldi bana iragarri dute. Heldu den asteazkenean, festen bezperan, izanen da aurrenekoa eta ondorengo lau saioak asteazkenetan izanen dira. Guztiak 22:00etan hasiko dira. Azken emanaldia, ohi denez, euskarazko film baten emanaldia izanen da.
Egitaraua
Jurassic world
Garilaren 19an, asteartean.
Pesadillas

Garilaren 27an, asteazkenean.
Everest

Agorrilaren 3an, asteazkenean.
La familia Belier

Agorrilaren 10ean, asteazkenean.
George eta dragoia

Agorrilaren 17an, asteazkenean.