6.581,45 hektarea deklaratuta

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 09:02

Sakanako abeltzainek eta nekazariek Europako Nekazaritza Politika Bateraturako joan den urtean baino 2.551,31 hektarea gehiago deklaratu dituzte.



Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak jakinarazi digunez, ibarreko nekazari eta abeltzainek 6.581,45 hektarea deklaratu dituzte Europako Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB). Alde handiz, azalera handiena abereendako bazkara zuzendutakoa da, %79,35 (alpapa, larre iraunkorrak, zuhaixkadun larreak, zuhaitzdun larreak,  espezie pratensen sail mistoak, raygrasa). Eremu aldetik NPBrako aitortutakoetan hurrengo handiena artoarena da, %7,36. Hirugarrena labore azalera da (garia, garragarra eta oloa), %6,84. Beste baso eremu batzuk hartzen duten azalera hurrena, aitortutako hektareen %4,49.

Aitortutako gainontzeko laborantzetatik gutxi dira 20 landutako 20 hektareen kopurua gainditzen dutenak: zalkea (30,76 ha), baba (29,45 ha) eta ekilorea (21,24 ha). Lugorri utzitakoak 23,21 hektarea izan dira. Europara aitortutako 2 hektareatik gorako laborantzak hainbat izan dira: beste erabilerak (9,11 ha), txipuak (2,71 ha), egurretarako espezieak (2,55 ha), sagarrondoak (2,55ha), beste fruta-arbolak (2,49 ha) eta baratza (2,32 ha). Gurean ohikoagoak diren intxaurrondo sailak baino gehiago aitortu dira olibondoenak (1,55 eta 0,23 ha). Mahatsondoak eta gereziondoak ere aitortu dituzte.

Udalerriei dagokienez, Arakilek ditu aitortutako hektareen ia herena, %30,54. Tamainan atzetik dituenak erdia baino gutxiago dute. Uharte Arakilek segitzen dio %13,52arekin. Azken horrengandik gertu dago Ergoiena, deklaratutako hektareen %13,30ekin. %5a gainditzen duten beste bi herri daude Etxarri Aranatz, %8,84, eta Altsasu, %5,28. Beste muturrean Irurtzun dago, aitortutako hektareen %0,99arekin.

Bazka-laboreak
Abereendako bazka dira Sakanan aitortutako hamar hektareetatik zortzi. Bazkarako 5.222,3 hektareetatik 4.284,67 5 urte edo gehiago dituzten larre iraunkorrak dira (ibarren aitortutakoaren guztiaren %65,1). NPBra deklaratutako 330,8 hektarea raygras belarra da (%5,03). Bost urte baino gutxiago dituzten larreek 201,5 hektarea hartzen dituzte (%3,06). Zuhaixkak dituzten larreen hektareak 163,1 dira (%2,48). Espezie pratenseen sail mistoek Sakanan 113,46 hektarea egiten dute (%1,72). Aitortutako bazkarako gainontzeko sailak honakoak dira: 5 urte edo gehiagoko larreak 58,45 ha (%0,89), zuhaitzdun larreak 46,55 ha (%0,71) eta alpapa 23,77 ha (%036).