Aralarko aingeruak laguntxo gehiago izanen ditu

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 12:57

Igandean, 12:30eko mezan, santutegian haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko ekitaldia eginen da.

Umeek eta haurrek Aralarko santutegiarekin lotura izan dezaten, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak ekitaldia antolatu du. 13. aldiz haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko aukera izanen dute gurasoek eta senideek. Elizkizunean parte hartzen duten txikitxoek Mikel goiaingeruaren lagun izendapena eta bizi guztirako bere babesa eskaera eginen dute. Guztia haur bakoitzaren izenarekin idatzitako pergamino batean jasoa geldituko da. Izena aldez aurretik eman dutenek pergaminoa igandean bertan jasoko dute. Igandean santutegiko mezara doazenek hurrengo asteetan jasoko dute aitortza.