Garikoitz Flores hirugarrena I. Petilla Aragoiko igoeran

Guaixe 2016ko uzt. 20a, 14:20

Iban Lopez de Goikoetxea seigarrena sailkatu zen

Larunbatean I. Petilla Aragoiko igoera jokatu zen. 20 pilotuk eman zuten izena. Lehia bizia izan zuten pilotuek, lehendabiziko hirurak 2 minutu eta 19 segundotan bukatu baitzuten lana. Hortaz, ehunenekoek erabaki zuten eta Pantxo Egozkue izan zen txapelduna (2:19.064). Garikoitz Flores lakuntzarra hirugarrena sailkatu zen (2:19.619) eta Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarra 6.a (2:39.189), bigarrena bere kategorian, Formula Libre mailan. Mikel Mendinueta arbizuarra lehen juniorra izan zen eta bere mailan, 2 eta 1 klasean, lehena. Iker Palacios lehena izan zen bere mailan, CM mailan.

Larunbatean Lesakako Rallysprinta dago jokoan eta Garikoitz Goñi eta Iban Lopez de Goikoetxea lehiatuko dira bertan.

Sakandarrak I. Petilla Aragoiko igoeran
1.Pantxo Egozkue (Silver Car EF10): 2:19.064
3.Garikoitz Flores (BRC B49): 2:19.619
6.Iban Lopez de Goikoetxea (Renault 5 GT Turbo): 2:39.189
11.Iker Palacios (Speed Car GT 1000): 2:51.242
12.Iñigo Zelaia (BMW 325i): 2:51.332
14.Mikel Mendinueta (Peugeot 205 GTi): 2:54.767