Gizarte-larrialdi laguntza-programetarako 61.700 euro

Guaixe 2016ko uztailaren 21a

Sakanako hiru gizarte zerbitzuen mankomunitateek Nafarroako Gobernuarengandik gizarte larrialdi programetarako diru-laguntzak jaso dituzte. Guztira 61.714,73 euro. Laguntza horren bidez gabezi ekonomikoak edo sozio-sanitarioak dituzten pertsonek izan ditzaketen oinarrizko beharrak premiaz eta berehala estaltzeko modua izanen dute. Ostatu, energia, elikadura, osasuna eta hezkuntza arloan sakandarrek izan ditzaketen gabeziak estaliko dituzte gizarte zerbitzuen mankomunitateek larrialdi-programen bidez.

Diru-laguntza
Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea               18.364,73
Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea     12.350
Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea   31.000
                                                                           Guztira    61.714,73