Eskalada, LHko eskaintza berria

Guaixe 2016ko uzt. 21a, 19:04

Sakana Lanbide Heziketa (LH) institutuak 2014az geroztik mendi ertaineko kirol-teknikaria zikloko ikasketak eskaintzen ditu. Bi ikasturteko ikasketa da. Institututik jakinarazi digutenez, heldu den ikasturtean eskaintza horri eskaladarena gehituko zaio. Horretan interesa dutenek mendi ertaineko kirol-teknikaria zikloko lehen ikasturtea egin beharko dute eta bigarren ikasturtean mendi ertaineko edo eskaladako kirol-teknikari ikasketak aukeratu beharko dituzte. Ikasketa horietan interesa dutenek sarbide proba pasa beharko dute. Horretarako izen ematea irailaren 1etik 6ra izanen da zabalik.

Aurreko ikasturtean Sakana institutuan Merkataritza Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasketak ematen hasi ziren. Eskaintza gradu ertaineko soldadura eta galdaragintza eta mantenu elektromekanika eta goi graduko industria-mekatronika (lehengo industria mantenua) ikasketek osatzen dute.