Josu Etxeberria eta Ailetz Lasa Nafarroako selekzioarekin berriz

Guaixe 2016ko uzt. 21a, 10:21

Garilaren 22tik 24ra Txuma Nazioarteko Challengean arituko dira

Asteburuan Txuma Proba jokatuko da Bizkaian, kadete mailako Nazioarteko Challengea. Nafarroako selekzioarekin arituko direnen artean daude Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria eta Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa. Garilaren 22an Erandioko etapa jokatuko da (63 km), 23an Berangokoa (57 km) eta 24an Leioakoa (62 km).

Bestalde, kadeteen mailako Gaztetxoak Torneoa garagarrilean despeditu zen. Kadete mailako Altsasu, Abadiño, Eibar eta Agurain herrietako probek puntuatzen zuten. Kadeteen 2. urtean Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon Barrenetxea gailendu zen (58 puntu), Josu Etxeberria bigarrena sailkatu zen (58 puntu) eta Ailetz Lasa hirugarrena (54 puntu). Kadeteen lehen urteko sailkapena Gaursa Renault taldeko Markel Rodriguezek irabazi zuen (70 puntu). Intersport Irabiako Urko Gorriti 14.a sailkatu zen (24 puntu), lehen sakandarra.

Fontellasen Mateo Gonzalez txapeldun
Igandean kadeteek Fontellasen izan zuten proba. Quesos Albenizek primerako lana egin zuen eta Mateo Gonzalez txapelduna eta Marcos Pison bigarrena izan ziren. Sakanako taldeko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Imanol Galarza (Irabia) 6.a sailkatu zen, Unai Lizarraga (Irabia) 14.a, Joseba Huarte (Irabia) 15.a, Iker Cerviño (Irabia) 17.a, Beñat Etxezarreta (Irabia) 18.a, Ailetz Lasa (Albeniz) 22.a, Josu Etxeberria (Irabia) 23.a, Javier Mitxaus (Irabia) 32.a, Jon Gil (Irabia) 33.a eta Xabier Mauleon (Irabia) 37.a. Taldeka, Quesos Albeniz bigarrena izan zen eta Intersport Irabia 5.a.

Juniorrak Tafallan eta Aiegin
Juniorrek lasterketa zuten larunbatean Tafallan (46 km). Bost txirrindulari iritsi ziren helmugara eta esprint estuan Combustibles Galdeanoko Nestor Araiz gailendu zen (2:14:01). Quesos Albenizeko Asier Etxeberria eta Xabier Maiza laugarrena eta bosgarrena sailkatu ziren. Euren taldekide Oihan Vinagre 14.a sailkatu zen, Alex Uncilla 18.a, Hodei Zia 20.a eta Daniel Izquierdo 21.a. Quesos Albeniz probako bigarren talde onena izan zen.

Igandean Aiegin lehiatu ziren juniorrak (82 km). Laguntasuna taldeko Paul Alejandro Rodriguez gailendu zen (1:50:52). Quesos Burundako Asier Etxeberria 27.a sailkatu zen eta bere taldekide Alex Uncilla 42.a.

Zamorako Itzulia Rural Kutxako Solarendako
Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak garaipenak biltzen jarraitzen du. Talde sakandarreko Manuel Solak irabazi du Zamorako Itzulia eta bere taldekide Sergio Rodriguez ere  podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen.