Lan istripua Urbasan

Guaixe 2016ko uzt. 26a, 09:26

Otsoportilloko pista ondoan egiten ari diren baso-aprobetxamendu batean gertatu zen lan-istripua ostiralean. Hainbat langile zuhaitzak mozten ari zirela, enbor bat langile baten gainean erori zen. Haren azpian harrapatuta gelditu zen 26 urteko gizona. Sorbalda aldean eta besoa zituen minduta. Altsasuko larrialdietako osasun zerbitzua eta suhiltzaileak joan ziren istripu tokira. SOS Nafarroak helikopteroa bidali zuen, baina eguraldiagatik ez ezin izan zuen zauritua mendian jaso eta Altsasuko suhiltzaileen parkean jaso zuen, Nafarroako Ospitale Gunera eramateko.