Goñi 11.a eta Lopez de Goikoetxea 12.a Lesako Rallysprintean

Guaixe 2016ko uzt. 26a, 13:09

Euriarekin burutu zen proba

Larunbatean XIII. Lesakako Rallysprinta jokatu zen. 32 autok hartu zuten irteera eta horietatik 26 sailkatu ziren. Joseba Beola pilotua eta Jose Luis Iratzoki kopilotua (Mitsubishi Lancer Evo X) izan ziren azkarrenak (25:38.600). Garikoitz Goñi pilotu etxeberriarra eta Iñaki Arive (Renault Megane Coupe) 11.ak sailkatu ziren (27:44.800) eta Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra eta Xabier Andueza (Renault 5 GT Turbo) 12.ak (27:45.200).

Goikoetxea Quel Hiria Rallysprintean
Carlos Aldekoa pilotuak eta Javier Goikoetxea kopilotua Errioxan aritu ziren, Quel Hiria Rallysprintean. Errepidetik atera ziren eta proba utzi egin behar izan zuten.