Auto istripuagatik auzipetua

Guaixe 2016ko uzt. 27a, 10:12

Leitzarango Autobian (A-15) auto istripua izan zen Imotz parean astelehenean. Auto batek furgoneta jo zuen eta bi ibilgailuak errepidetik kanpo gelditu ziren. Foruzaingotik adierazi dutenez, auto gidaria alkohol usain nabarmena zuen eta zutik egoteko arazoak omen zituen. 50 urteko gizon sakandarrari alkoholemia proba egin eta baimendutakoa baino sei aldiz handiagoa eman zuen. Errepide segurtasunaren kontrako delitua egotzi diote eta Iruñeko 1. zenbakidun Instrukzio Epaitegira joan behar izan zuen.