Sakanako udalek Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari 207.878,06 balioagatik lanak egiteko eskaera egin zioten. Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak diruz laguntzeko eskaerak ziren. Ebazpena argitaratu berri da eta hiru udalek lau lan egiteko 51.345,58 euro jaso dituzte, aurkeztu dituzten lanen %65. 128.884,85 euroko balioa duten sei ikastetxeetako lanak diru-laguntzarik gabe gelditu dira. Haiekin lehentasun zerrenda osatu dute Hezkuntza Departamentuan.
| Diru-laguntzak | ||||
| Udala | Ikastetxea | Obra | Eskaera | Diru-laguntza |
| Uharte Arakil | San Migel | Bi ikasgelako berokuntzaren instalazioa egokitzea | 4772,33 | 3102,01 |
| Zureria finkoa irekigarri batekin ordeztea ikasgeletan | 24228,71 | 15748,66 | ||
| Lakuntza | Luis Fuentes | Estalkia konpontzea | 7910,26 | 5141,67 |
| Altsasu | Zelandi | Beheko solairuko komunak berritzea | 42081,91 | 27353,24 |
| Guztira | 78993,21 | 51345,58 |
| Diruz lagunduta ez daudenak (lehentasun ordenan) | ||||
| Udala | Ikastetxea | Obra | Eskaera | Diru-laguntza |
| Olatzagutia | Domingo Bados | Oztopo arkitektonikoak kentzea | 8986,45 | 5841,19 |
| Etxarri Aranatz | San Donato | Komunak berritzea | 20537,98 | 13349,68 |
| Lakuntza | Luis Fuentes | Kanpoko zureria berritzea | 2215 | 1439,75 |
| Irurtzun | Atakondoa | Inguratzailearen isolamendua eta berokuntza erregulatu eta kontrolatzea | 53757,99 | 43006,39 |
| Etxarri Aranatz | San Donato | Kiroldegiko babesak (2015) | 10586,27 | 6881,08 |
| Uharte Arakil | San Miguel | Zirkulazio eremua handitzea eta ikasgela egokitzea (2015) | 32801,16 | 21320,75 |
| Guztira | 128884,85 | 91838,84 | ||