2015. urtea, historian desplazatu gehien izan dituena: 65,3 milioi desplazatu

Sakanako inmigrazio zerbitzua 2016ko uzt. 29a, 08:03

kolaboratzaileak

Zein da historian desplazatutako pertsona gehien izan duen urtea? 2015. urtea. 65 milioi pertsonatik gora daude haien etxeetatik halabeharrez alde eginda. Inoiz baino gehiago. 65,3 milioi horietatik, 40,8 milioiek alde egin behar izan dute haien etxeetatik, nahiz eta haien lurraldeetako mugetan  egon.  21,3 milioi errefuxiatuak dira  (2014an baina 1,8 milioi gehiago) eta 3,2 milioi, herrialde industrializatuetan aurkitzen ziren asilo eskaeraren ebazpenen zain.

Argi ulertzeko: 113 gizakitik, bat desplazatua da.

Guztion ekintza beharrezkoa da, erantzun kolektiboak bilatu eta aurkitzea. Erabateko aldaketa ezinbestekoa da, bestela, zenbaki hauek gora egiten jarraituko dute. Egoera erabat dramatikoa da hainbat tokitan: Iraketik ihesi, Sirian babes bila ateratakoen egoera, esaterako. Zenbatetarainokoa izango da gizaki hauen etsipena, Siriara joaten direnerako babes bila?

Preseski, Siria (4,9 milioi), Afganistán (2,7 milioi) eta Somalia (1,1 milio) munduko errefuxiatuen erdia sortzen duten hiru lurralde dira. Eta uste guztien kontra, ez da Europa, hain zuzen ere, babes ematen dien lurraldea, nahiz eta horretarako deia egina izan; alderantziz,  mugan dauden gainontzeko lurraldeak dira errefuxiatuak jasotzen dituzten herrialdeak:  Turkian 2,5 milioi errefuxiatu daude, Etiopian 600.000 errefuxiatu eta  Libanon, hiru biztanletik bat errefuxiatua da.

Hala ere, ezin ahaztu dezakegu Ceuta eta Melillan gertatzen ari dena. Bertan Espainiak praktikatzen duen “itzultzea” (deboluzioa) gelditu beharra dago, izan ere, ez baitago neurri hori babesten duen inolako nazioarteko legerik. 

Haurrak, munduko errefuxiatuen %51 baino gehiago dira. Iaz, 98.400 asilo eskaera baino gehiago aurkeztu zen babesik gabeko adin txikikoentzat.
Eta egoerak ez du horretan geratzeko itxurarik, ezta gutxiagora joateko itxurarik ere.
Zer mundu mota ari gara garatzen? Norendako modukoa? Errefuxiatuendako ez, behintzat. Norbaitek babes gaitzala.