Sozarretako xaguzaharrak, txapeldunak

Maider Betelu Ganboa 2016ko abu. 23a, 12:56

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Altsasu Xtrem 3.0 abentura proban gailendu ziren

Agorrilaren 6an jokatu zen Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako abentura proba, Altsasu Xtrem 3.0 abentura proba. Bost talde lehiatu ziren eta mota goizetik gauera bitartean mota guztietako probak gainditu behar izan zituzten. Altxorra bilatzen azkarrena talde gorria izan zen, Sozarretako xaguzaharrak. Eguna borobiltzeko afarian elkartu ziren guztiak.  Argazkiak: Altsasuko Gaztetxea.