Etxeberria eta Lasa, goian

Guaixe 2016ko abu. 23a, 15:08

Nafar Kirol Jolasetan Etxeberria liderra da eta Lasa hirugarrena

Agorrilean makina bat lasterketa izan dituzte kadeteek. Agorrilaren 13an lasterketa izan zuten Legarian, Lizarra taldeko Daniel Pinillosek irabazitakoa. Aralar klubeko Intersport Irabiako Urko Gorriti eta Beñat Etxezarreta 4.a eta 5.a sailkatu ziren, 1:01era. Bere taldekide Iosu Etxeberria 9.a sailkatu zen eta Burunda klubeko Quesos Albenizeko Ailetz Lasa 10.a. Hurrengo egunean, agorrilaren 14an, kadeteen Lacturale Trofeoa jokatu zen. Vive taldeko Pablo Castrillo gailendu zen. Quesos Albenizeko Unai Villalosos bosgarrena sailkatu zen. Josu Etxeberria 5.a sartu zen eta Ailetz Lasa seigarrena. Agorrilaren 17an Los Arcosen bildu ziren kadeteak eta Quesos Albenizeko Marcos Pisonek garaipen polita lortu zuen, Instersport Irabiako Beñat Etxezarretarekin esprint estua izan eta gero. Irabiako Imanol Galarza 4.a silkatu zen, Urko Gorriti 9.a eta Josu Etxeberria 12.a. Eta agorrilaren 19an, Tafallan, Arabarrak taldeko Jokin Murgialdai izan zen azkarrena. Iosu Etxeberria 8.a sailkatu zen eta Ailetz Lasa 9.a.

Undianoko eta Tafallako lasterketak Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak ziren eta Josu Etxeberria da sailkapen orokorreko liderra (95 puntu). Ailetz Lasa hirugarrena da, 90 punturekin. Mendiko sailkapenean ere buruan dago Etxeberria eta Lasa hirugarrena da. Hurrengo asteartean Lakuntzan jokatuko den lasterketa ere Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria da.

Etxeberria hirugarrena Opakuako erlojupekoan
Bestalde, Opakuako erlojupekoa jokatu zen agorrilaren 13an, 9 km-ko erlojupekoa. Gastronomia Baska taldeko Jon Barrenetxea izan zen azkarrena (22:56). Josu Etxeberria hirugarrena sailkatu zen, 28 segundora. Bere taldekide Unai Lizarraga 37.a izan zen, 7:33ra.