470 korrikalari Aralarren jokatutako orientazio proban

Guaixe 2016ko abu. 31a, 11:55

13. European Rogaining Championship txapelketa hartu du asteburuan Aralarrek eta munduko espezialista onenak lehiatu dira bertan

Asteburuan Aralarren 13. European Rogaining Championship 2016 Txapelketa jokatu zen. 470 mendi korrikalarik hartu zuten parte orientazioko proba ikusgarri honetan, nazioarteko onenak tartean. 24 orduko proba gogorra zen eta taldeka lehiatu ziren parte-hartzaileak. Hitz gutxitan esanda, antolakuntzak aurretik jarritako balizak topatu behar zituzten. 15 kategoriatan jokatu zen proba. Maila absolutuan Rogain and Co frantziarrak nagusitu ziren Open Misto mailan (3.170 puntu) eta Estoniako Geniaalne Superkonn taldea Emakumezkoen Openean (2.930 puntu). Albin akanpatu zuten parte-hartzaileek.

Proba nagusiaz gain, 6 orduko VII. Rogaine of Navarra txapelketa jokatu zen.

www.erc2016.com
Probako informazioa