Oporretako argazkiak gurean partekatzeak saria du

Guaixe 2016ko ira. 2a, 14:15

Joan den urteko lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Irailaren 9ra arteko epea duzu zure oporretako argazkia www.guaixe.eus bidez lehiaketara aurkezteko.

Han edo hemen oporretan egonda, berdin urruti edo gertu, ziurrenik argazki kamera edo telefono mugikorra aldean zenuela. Ziurrenik oporren oroigarri diren argazkiak ere atera dituzula. Haietako bat, zuri egoki iruditzen zaizuna gurekin partekatzen baduzu sari bat eskuratu dezakezu. Izan ere, Guaixek bigarren urtez udako argazki lehiaketa antolatu du.

Lehiaketara argazkia bidali nahi duzula? www.guaixe.eus web orrian udako argazki lehiaketarako propio sortutako atalean sartu besterik ez duzu. Parte-hartzaile bakoitzeko gehienez bost argazki onartzen dira. Sakandarrek argazkiak bidali ahala web orrian kargatzen dira. Dagoeneko hainbat ikusgai daude. Bi sari izanen dira. Bata epaimahaiak emandakoa eta bestea web orriko erabiltzaileen bozkekin aukeratutakoa. Horretarako aukera 9tik aurrerako hamar egunetan izanen da. Animatu eta zure oporretako argazkiak partekatu. Saria izan dezakezu!