SEEren prestakuntza eskaintza

Guaixe 2016ko ira. 3a, 09:23

SEEren bilera bat.

Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE) langileei eta langabetuei zuzendutako doako bost ikastaro antolatu ditu udazkenerako. Legedia aldaketak ikastaroak antolatzeko aukera eman dio SEEri, baieztapena jaso ez badute ere deialdia egitea erabaki du elkarteak, bestela antolatzeko denborarik gabe geldituko litzatekeelako.

SEEk honako ikastaroak antolatu ditu: Ingelesa (85 ordu, irailaren 26tik azaroaren 30era, 18:00etatik 20:30era, Arbizun), emozio adimena (30 ordu, lastailaren 22tik azaroaren 26ra, larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara, Arbizun), Exceleko taula dinamikoak (20 ordu, lastailaren 19tik 27ra, 17:00etatik 21:00etara, Altsasun), talde lana (32 ordu, azaroaren 14tik 29ra, 17:00etatik 19:00etara, Altsasun) eta kontabilitate analitikoa (40 ordu, lastailaren 3tik 26ra, 16:00etatik 20:00etara, Altsasun).

formacion@aesakana.com
Informazioa eskatu edo izena emateko eskuratzeko bidea. Izen ematerakoan ikastaroa, izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta langilea edo langabetua den zehaztu behar dira.