Mendialdeko Landa Garapenerako Programa berriaren hitzarmena sinatuta

Guaixe 2016ko ira. 4a, 12:57

Ignacio Gil, Landa Garapenerako zuzendaria nagusia eta Maite Iturre, zuzendari nagusia.

Cederna Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak 2014-2020 Mendialdeko Landa Garapenerako Programa (LGP) berriaren hitzarmena sinatu zuten agorrilaren 23an. Horri esker datozen urteotan 6 milioi euro inbertituko dira Nafarroako Mendialdeko ekonomia-ehuna eta zerbitzu publikoak hobetzeko, erakunde publikoek eta ekimen pribatuak sustaturiko proiektuak laguntzen.

Biek ere azpimarratu zutenez, Mendialdeko 2014-2020 PDR berriak jarduera ekonomiko eta enplegua sortuko duten ekimen “produktiboen alde” eginen du. Horrekin batera, proiektu “ez produktiboak” lagunduko dira, esaterako, zerbitzu edo ekipamendu publikoak Proiektu horiek Cederna Garalurren Lurralde Estrategian definitutako 5 ardatzen jasotakoak izan beharko dute: populazioa mantentzea eta finkatzea; lehen sektorea eta basogintza; natur-baliabideak; zerbitzuen garapena eta ondarearen balioa sustatzea; enpresen kontsolidazioari laguntza eta enplegua sortzea.

Mendialdeko LGPa 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 19.2 neurriaren baitan sartzen da (LEADER), eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenerako Departamentuak ematen dio aurrekontuaren %35a, gainontzeko %65a Europar Batasunak FEADER funtsaren bidez jasoko da.

Mendialdeko Landa Garapenerako Planak jarraipena emanen die Nafarroan Europar Batasunak landa eremua sustatzeko egiten dituen politikei. Duela 25 urte jarri zen martxan Cederna Garalurrek kudeaturiko lehenengo LEADER programa. Diru laguntzen lehengo deialdia 2016ko azkeneko hiruhilekoan argitaratuko da.