Suteak, han eta hemen

Guaixe 2016ko ira. 1a, 18:02

Suhiltzaileak Ziordiko sutea itzaltzen.

Zorionez ez dira sute handiak izan, baina agorrilean nahikoa lan izan dute suhiltzaileek Sakanan. Izandako tenperatura altuek landaretza lehortu dute eta sua erraz zabaltzeko arriskua handia izanik, hala gertatu da. Hala, agorrilaren 6an suhiltzaileek Olatzagutian mendi sute txikia itzali behar izan zuten. 12an, berriz, Hiriberrin izan zen, Sakanako Autobiako (A-10) erdibitzailean. Ziordiara agorrilaren 18an eta 23an joan behar izan zuten sute txiki pare bat itzaltzera. Eta azken irteera Etxarri Aranatzera egin zuten, mendiko sute txikia itzaltzera, agorrilaren 26an.


Bestalde, agorrilaren 8an Altsasun hutsik dagoen Perfo System lantegi zaharrean sua piztu zen. Garai batean koltxoiak egiteko erabilitako materiala erre zen eta hura hitzaltzekolanetan Iruñea, Altsasu eta Aguraingo suhiltzaileak izan ziren. Bi ordu eman zituzten garrak itzaltzen.