Udak dakarrena, udak daroa?

kolaboratzaileak

Badoa uda eta harekin joango dira ezinbestean beroa, oporrak eta herrietako jaiak. Eta lagun artean edo familian laburtuko ditugu zer izan diren azken bi hilabete hauek: “ni Mexikon egon naiz”, “igerilekuko bazkide txartela gero eta garestiago dago”, “juergetan utzi dut aurtengo extra”, “horrelako beroekin ezin lorik egin egon naiz”, “badakizu norekin hasi den ateratzen Igor?”… eta kafe edo kaña baten bueltan partekatuko ditugu beste hainbat txutxumutxu. Baina udak badu beste aurpegi bat, ez hain goxoa; ez hain ozena; ez hain partekatua, eta bereziki emakumeendako erreserbatua. Eta honi buruz ezer gutxi esaten dugu gure gertuko zirkuloetan eta are gutxiago zalantzan jarri.

Zenbat emakume egon dira hondartza edo igerilekura joan gabe haien gorputza bainujantzian jartzeak lotsa ematen zielako? Zenbat emakume egon dira “bikini operazioa”-ren gatibu? Zenbat emakume egon dira osasungarria dena baino ordu gehiago eguzkiaren aurrean beltzaran jarri ahal izateko? Zenbat emakumek ez dute top-less egin –gogoak izan arren-, jende ezagunaren aurrean? Zenbat emakumek egin diote uko izozki bati zituen kaloriak begiratu ondoren? Zenbat emakumek jantzi dituzte praka luzeak, gona motzak ordez, hanka iletsuak estaltze arren? Zenbat emakumek jasan dituzte irainak bikinia edo burkinia eramateagatik? Zenbat emakumek makilatu dute haien tristura uda honetan? Zenbat emakume egon dira haien buruekin eta haien gorputzekin deseroso? Zu izan zara horietako emakume bat? Ni, tamalez, bai.

Gure gorputza gure territorioa da. Egin dezagun libre!!!