Lekunberritik sariekin

Ganaduzalea Altsasuko ferian.

Sakanako lau abeltzainek Auritz arrazako txapelketan 15 sari eskuratu zituzten.

Lekunberriko atzoko Nekazari Egunean Auritz arrazako zaldi-behorren morfologia-txapelketa jokatu zen. Nafarroako zaldi-azienda txapelketa horretara 180 buru aurkeztu zituzten abeltzainek. Lehiaketara aurkeztu ziren animaliak 14 mailatan lehiatu ziren eta lau abeltzain sakandarrek 15 sari eskuratu zituzten: Legarra eta Rekalde zuhatzuarrak 9, Martin Ezkurdia arbizuarrak lau eta Javier Agirre etxarriarrak eta Gonzalez Percaz ziordiarrak bana.

Nafarroako jaka eta Frantziako breton moduko zaldien gurutzaketatik sortu zen Auritz arraza. Ascana elkartea arduratzen da arrazaren bizi-iraupenaz. Gaur egun desagertzeko zorian dago, 4.100 buru besterik ez baitaude.


Sakandarren sariak
Behorrak
2015ean jaiotako moxalak
2. Legarra eta Rekalderena, Zuhatzu.

2014ko moxalak
4. Javier Agirrerena, Etxarri Aranatz.

Moxalik gabeko 2012 eta 2013ko behorrak
3. eta 5. Legarra eta Rekalderenak, Zuhatzu.

Moxalik gabeko 2011ko edo lehenagoko behorrak
4. Martin Ezkurdiarena, Arbizu.

Moxala duten 2011-2014ko behorrak
5. Legarra eta Rekalderena, Zuhatzu.

Moxala duten 2008-2011ko behorrak
3. Martin Ezkurdiarena, Arbizu.

Zaldiak
2015ean jaiotakoak
2. eta 3. Legarra eta Rekalderenak, Zuhatzu.
5. Martin Ezkurdiarena, Arbizu.

2014ko zaldiak
2. Legarra eta Rekalderena, Zuhatzu.

2012-2013ko zaldiak
2. Gonzalez Percazena, Ziordia.

2010-2011ko zaldiak
1. Martin Ezkurdiarena, Arbizu.

2009 edo lehenagoko zaldiak
2. eta 5. Legarra eta Rekalderenak, Zuhatzu.