Altsasuko enplegu bulegoan langabezia %5,05 hazi zen agorrilean

Guaixe 2016ko irailaren 6a

47 pertsona gehiagok eman zuten izena Altsasuko enplegu bulegoan joan den hilabetean. Haren bidez  lan bila zeuden sakandarrak 977 ziren agorril akaberan. Duela urte batekin alderatuta langabeziak %13,62 egin du behera. Hala ere, Sakanako datua osatzeko Iruñeko zabalguneko irurtzundarren eta arakildarren datua falta da. Kontratuei dagokienez, Altsasuko bulegoaren bidez 488 kontratu sinatu ziren aurreko hilabetean; haietatik 19 besterik ez ziren behin betikoak izan.

Nafarroari dagokionez, langabeziak %1,79ko jaitsiera izan du, 707 pertsona gutxiago zeuden lan bila. Nafar Lansaren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hilabete akaberan 38.899 pertsona zeuden izena emanda. Joan den urtean garai berean baino %6,87 gutxiago. 2009ko lastailetik zifrarik txikiena da aurtengoa. Langabetu nafarretatik 22.510 emakumezkoak dira (%57,9 , hilabete batean 190 edo %0,84 gutxiago) eta gainontzeko 16.389 gizonezkoak (%42,1, 517 edo %3,06 gutxiago).