Zabaleta eta Ezkurdia ariko dira San Mateotan

Guaixe 2016ko ira. 7a, 10:41

Aspek eta Asegarceko pilotariak nahastuta osatu dira bikoteak. Zabaleta Victorrekin ariko da eta Ezkurdia Rezustarekin

Udako azken torneoari gatza eta piper gehiago jartzeko, Aspek eta Asegarcek euren pilotariak nahastuz osatu dituzte Logroñoko San Mateotako Torneoko bikoteak. Horrela, torneo berritzailea izango da. A multzoan Irribarria-Untoria, Altuna III.a-Albisu eta Urrutikoetxea-Larunbe ariko dira, eta B multzoan Olaizola II.a-Merino II.a, Ezkurdia-Rezusta eta Victor-Zabaleta. Hortaz, bi sakandar izango ditugu lehian. Ezkurdia arbizuarrak Rezusta izango du taldekide eta Zabaleta etxarrendarrak Victor. Irailaren 18an hasiko da torneoa.