Oporretako argazkiak ostiralera arte jasoko ditugu

Guaixe 2016ko ira. 8a, 15:56

Joan den urtean saritutako argazkietako bat.

Bihar, 12:00etan, despeditzen da Udako Argazki Lehiaketara zure oporretako argazkia www.guaixe.eus aurkezteko epea.

Irailarekin batera asko betiko martxara bueltatu dira, beste batzuk eskapadaren bat eginen dute, baina sakandar gehienok oporrak despedituta ditugu. Eta haietan ateratako argazkiak bati eta besteari erakutsi dizkiogu ere. Bada, horietakoren bat edo batzuk (bost arte) Guaixeren Udako Argazki Lehiaketara aurkeztu dezakezu (ditzakezu).

www.guaixe.eus web orrian Udako Argazki Lehiaketarako propio sortutako atalean sartu behar da lehiaketan parte hartzeko. Hainbat sakandarrek euren argazkiak aurkeztu dituzte dagoeneko. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiek bi sarietako bat eskuratu dezakete. Bata, epaimahaiak ematen du. Bestea, web orriko erabiltzaileek euren bozekin. Azken horiek ostiral eguerditik aurrera, hamar egunez, botoa emateko aukera izanen dute. Ez galdu aukera, begiratu oporren argazkien artean eta parte hartu. Zer gordeko ote du Guaixe-ko opari kutxak?