Turismo eragileendako trebakuntza

Guaixe 2016ko ira. 9a, 12:23

Bidelagunek aurretik beste ikastaro batzuk antolatu ditu, turismo komunikazioarena, esaterako.

Sakanako turismo sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza horrek hiru asteartetan eginen da (irailak 20 eta 27 eta lastailak 4), 9:00etatik 13:30era.

Sakanako Garapen Agentziak eta Bidelagun turismo elkarteak elkarlanean Ezagutu gure ingurunea ikastaroa antolatu dute. Ibilbideen bidez Sakanako natura baliabideak ezagutzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek. Zehazki, turismo aldetik interesgarri diren ondarearen baliabide eta elementuetan oinarrituta, ingurunea interpretatzen lagunduko duten informazio eta jarraibideak emanen dira. Aldi berean, turismo jasangarri zein naturaren babesa sustatzeko oinarrizko komunikazio estrategiak azalduko dira. Aralar mendia, Urbasa-Andia natur parkea, hariztiak eta seinaleztatutako hainbat xenda bisitatuko dira.

Haien bidez, besteak beste, Sakanako turismoko profesionalek natur balioen berri jasoko dute bisitariei euren bisita planifikatzen lagundu ahal izateko. Horretarako, beharrezko informazio praktiko interesgarria eta bezeroendako gomendioak emanen dira. Gorka Gorospe ornitologoa eta natur gida eta Daniel Torrente natur gida izanen dira irakasleak.

Izen ematea
Irailaren 15era arte, furbitarte@sakanagaratzen.com e-postan edo 948 117 344 telefono zenbakian. 20 euro bazkideak, 35 ez direnak. Plaza mugatuak.