Errepresaliatutako irakasleei omenaldia

Guaixe 2016ko ira. 9a, 13:37

Nafarroako Gobernuak 1936ko kolpe militarraren ondoren herrialdean errepresaliatutako irakasleak omenduko ditu. Bihar izanen da, 11:00etan, Iruñeko San Jose plazan eginen den ekitaldia batean. Nafarroako Gobernutik azaldu dutenez, “bere lana betetzeagatik frankismoaren errepresioa jasan zuten 300 irakasle” omenduko ditu. Haien artean sakandarrak eta ibarrean lan eginda irakasleak daude.