Sozarretan eraildakoei omenaldia

Guaixe 2016ko ira. 9a, 10:08

Olatzagutian Memoria parkea mustu zutenekoa.

Larunbatean, 17:00etan, Altsasuko Sozarretan, NA-1000 errepideko 5. km-an.

N-1 errepide zaharraren azpian hiru sakandarren gorpuak daude: Claudio Doroteo Dieguez Loza etxarriarra, Miguel Mikelez olaztiarra eta ziordiar ezezagun bat. Haiek hil zituztela 80 urte beteko dira heldu den asteazkenean; bide bazterrean erail zituzten hirurak 1936ko irailaren 14an. Harrobiak pasata Gipuzkoarako norabidean zegoen paraje horretan errepidea zabaldu egin zuten eta gorpuak azpian gelditu ziren.

Hildakoak
Claudio Doroteo Dieguez Loza
1904ko lastailaren 30ean jaio zen San Asension (Errioxa). Renfeko sugina zen eta CNTko kidea. Francisca Jaka Mendiolarekin ezkondu zen. Atxilotu zuten gau berean erail zuten, 32 urte zituela, alarguna eta lau seme-alaba utziz.

Miguel Mikelez Agirre
1901eko apirilaren 29an jaio zen, Olatzagutian, Sebastiana eta Beremundoren semea. Ezkongabea, langilea, PSOEko kidea zen. 31 urte zituela hil zuten.