“Balorizazio energetikoa” eta “ezabaketa”

Erabiltzailearen aurpegia 3 Mugak Batera 2016ko ira. 9a, 08:00

kolaboratzaileak

Uda honetan Tolucako Unibertsitateko (Mexiko) Brisa Carrasco irakaslearen bisita jaso dugu. Berau, zementu-fabriketan errausketa burutzeko garatzen diren estrategia diferenteak eta jarduera horren aurka herritarrek burutzen dituzten ekimenak ikertzeko programa batean ari da lanean. Bere hitzaldian agerian geratu zen, zementugileek eta politikariek, tokiaren eta bertako herritarren kontzientziazio mailaren arabera, era desberdinak erabiltzen dituztela beti ere helburu bera lortzeko: zementu-fabriken labeak hondakinak desagertarazteko erabili, horrela errauskailuak orsdezkatu eta hauek eskatzen duten gastua eta sortzen duten erantzuna saihestuz

Mexikoko komunitateetan proiektu hauen aurkako erantzun sozial handia dago. Han, munduko gizon aberatsenaren, Slim mexikarraren, multinazional handiei (FCCren jabea ere badena), ez zaie hemengo enpresa harrapakariek erabiltzen dituzten aitzakiekin eta eufemismoekin ibiltzea beharrezkoa egiten.
Hemen zementugileen inguruko Fundazioek errausketa estaltzeko terminologia berria, hau da “balorizazio energetikoa”, asmatu duten bitartean eta errausketaren aldeko lobbiek lehen normaltasun osoz “ezabaketa” deitzen zutenari ere izen bera jarri diotenean, horrela hondakinen Europako hierarkian aurrerapauso bat emanez, han, hemen ez bezala, ez dute horrela jokatu beharrik, ez inoren kontzientzia politikorik zuritu beharrik, ez herritarrak engainatu beharrik

Bizitzak eta bizimoduak desegiten dituzten proiektu hauen aurka borrokatzen dutenek errepresio oso latza jasaten dute. Heriotza mehatxuak oso ohikoak dira eta zementugileek, zementu-fabrika batean hainbat lan oztopatzen zituzten Maya maia komunitate bateko kideen artean hainbat hildako nola eragin zituzten kontatu zigun

Nafarroako Hondakin Plana jendaurreko esposizioan dago egun. Bertan eta naturaltasun osoz, hondakin kopuru garrantzitsu batendako aukerarik onena “balorizazio energetikoa” dela esaten da. Ez diezagutela ziririk sartu!