Festetarako primerako menua: Ezkurdia-Zabaleta / Irribarria-Rezusta

Guaixe 2016ko ira. 15a, 13:44

Elkarrekin ariko dira Ezkurdia eta Zabaleta.

Altsasuko festetan, gaur, ostegunean, 18:00etan, Burunda pilotalekuan. Rezustak Zubieta ordezkatuko du, atzelari etxarriarra ez baita osatu

Altsasuko festak, beste behin, puntako pilotarien bilgune izango dira. Egun puntan dauden pilotari sakandarrak etxean ikusteko aukera izango dugu gaur, ostegunean, Altsasuko festetako bigarren egunean, 18:00etan, Burunda pilotalekuan.

Jaialdia zabaltzen duen partidan Julen Martija lanean ikusteko aukera izango dugu. Etxeberriko atzelariak Mendizabal III.arekin osatuko du bikoa, Ugalderen eta Irustaren kontra jokatzeko. Eta partida nagusian Buruz Buruko Irribarria txapeldunarekin bikotea osatzekoa zen Aitor Zubieta, baina atzelari etxarriarraren belauneko arazoak ez dira gainditu eta Rezustak hartuko du bere tokia. Beste bikotea Joseba Ezkurdiak eta puri-purian dagoen Jose Javier Zabaletak osatuko dute. Ikuskizun aparta, pilotazaleek gozatu ederra hartzeko modukoa.

Sarrerak
Aurretik Asperen 661 259 009 telefonoan (Olaia). Egunean bertan Burundako txarteldegian.

Altsasuko jaialdia
Irailaren 15ean, ostegunean, 18:00etan, Burundan
Mendizabal III.a-Martija / Ugalde-Irusta
Irribarria-Rezusta / Ezkurdia-Zabaleta