Telefonoa, duela 100 urteko udalen eskaera

Guaixe 2016ko ira. 12a, 19:05

Sakanako 14 udalak (Irurtzun Arakilen barruan zegoen) Etxarri Aranatzen elkartu ziren, duela 100 urte, gaurko egunez. Altsasuko Udalak deituta bildu ziren ibarreko tokiko erakundeak 1916ko irailaren 12 hartan. Mahai gainean gai bakarra: Sakanan telefono linea jartzea. 14 udalerritan telefono zerbitzua jarri nahi zuten. Ibarreko udal ordezkariek telefono zerbitzua lortzeko tramitazioak abiaraztea erabaki zuten.