Lagun Arteak, Etxarri Aranatzek eta Altsasuk asteburuan ekingo diote denboraldiari

Guaixe 2016ko ira. 16a, 10:37

Lagun Artea eta Etxarri Aranatz preferente mailan lehiatuko dira eta Altsasu erregional mailan

Gure futbol taldeei iritsi zaie lanera bueltatzeko ordua. Asteburu honetan hasiko da preferente mailako 2016-2017 denboraldia. Lakuntzako Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek lehen multzoan jokatuko dute, ondoko taldeekin: Berriozar, Artajones, Aibares, Amigo, Lezkairu, San Andres, Urroztarra, Beriain, Beti Casedano, Doneztebe, Bidezarra, Arrotxapea, Burlades eta Mutilbera. Ahalik eta lan onena egitea eta sailkapenean goian egotea, hori da asmoa. Aurreko denboraldian Lagun Artea bosgarren postuan bukatu zuen denboraldia eta Etxarri Aranatzek, aldiz, seigarren postuan.

Liga etxean jokatuz hasiko dute preferente mailako bi talde sakandarrek. Lagun Arteak Artotxapea taldea hartuko du igandean eta Etxarri Aranatzek, aldiz, Artajonesen kontra jokatuko du San Donato zelaian.

Altsasu hurrengo asteburuan sartuko da lehian
Altsasu taldea erregional mailan lehiatuko da. Erregional mailatik preferente mailara igotzea, hori da Sociedad Deportiva Alsasuaren nahia. Aurreko denboraldian 9. postuan despeditu zuten liga altsasuarrek eta aurten gorago egotea nahiko lukete. Erregional mailako lehen multzoan arituko da Altsasu, Aurrera, Beti Kozkor, Amaia, Ardoi, Lagunak, Pamplona, Salesianos, Gazte Berriak eta San Jorge taldeekin batera. Ligari etxean ekingo dio, irailaren 25ean, Dantzalekun, Amaiaren kontra jokatuz.