Ezkurdia Zabaletaren kontra, Logroñon

Guaixe 2016ko ira. 19a, 13:14

San Mateotako Torneoan lehian sartuko dira sakandarrak gaur. Rezustarekin osatuko du bikotea Ezkurdiak, Victor eta Zabaletaren kontra aritzeko

Abian da Logroñoko San Mateotako Torneoa, udako azken torneo garrantzitsua. Sakandarrak gaur sartuko dira lehian, baina elkarren kontra ariko dira. Ezkurdiak Rezustarekin osatuko du bikotea, Victorren eta Zabaletaren kontra aritzeko. Jaialdia 19:15ean hasiko da.